BIdezko merkataritza

Erabiltzailearen aurpegia San Antonio ikastetxea 2021ko abe. 22a, 15:25
Mezu honen bidez, San Antonio Ikastetxean aurrera daramagun proiektu baten berri eman nahi dizuegu.

BIDEZKO MERKATARITZA


 Urteak dira San Antonio ikastetxetik Bidezko Merkataritza bultzatzen dugula. Ekimen honen helburua, produktuak ekoizten dituzten pertsonek merezi dutena irabaztea eta horrez gain, lan-baldintza onak izatea da.


Garrantzitsua iruditzen zaigu guk denok jakitea  egunero zenbat ume ari diren lanean, euren eskubideak behin eta berriro urratuz. Gure ustez, lanean aritu beharrean ikasten egon beharko ziren. 


Eskolan, hainbat urtez Bidezko Merkataritzako produktuak saltzen dituen denda bat ipintzen dugu, Kidenda-ren laguntzarekin. Azken urteotan denda online-a ipini behar izan dugu bizitzen ari garen egoeragatik. Pandemia dela eta,  aurreko urteetan baino diru gutxiago batu dugun arren, gure xede nagusia sentsibilizazioa denez, egindakoa ontzat ematen dugu eta gure helburua lortu dugula esan dezakegu



ESKERRIK ASKO!!

 
ANBOTOKIDE izatea gure komunitatearen parte izatea da, euskararen erabilera sustatzea eta herrigintzaren aktibazioan pausoak ematea.


EGIN ZAITEZ KIDE!