Interes orokorra

Erabiltzailearen aurpegia Ritxi Blanco Aguilera 2021ko mai. 28a, 07:30

Estudio General de Medios EGM-ren azkeneko neurketaren arabera, Gaztea Irratiak 100.000 entzule ditu. Mugarri hori aitzakia hartuta, irrati horretako aurkezle batek “Gaztearen kalitatezko musika aukeraketa” goraipatzeko aprobetxatu du txio baten bidez. Kasu hauetan ohikoa den bezala, sare sozialetan hainbatek baieztapen horiek kritikatu egin dituzte, Gazteak erabiltzen duen irrati-formula kalitatezko musikatik oso urruti dagoela egotziz. Horrela, eta jasotako kritikei erantzuteko, aurkezle berak Gazteak “interes orokorreko musika aukeratzea” lehenesten duela, eta “gehiengoari gustatuko zaion musika jartzea” besterik ez duela egiten azaldu du beste bideo batean.

Erantzunik gabeko galderak pilatzen zaizkidanez, baieztapen horiek entzun nituenetik nire koadernoan apuntatutako hainbat zalantza botatzeko aprobetxatuko ditut lerro hauek: Zer da interes orokorreko musika? Horren definizio kategoriko bat emateko gai al gara? Entzuteko erraza den musika al da interes orokorrekoa? Zer sustatu beharko lukete interes orokorreko musikak eta bere testuek? Aniztasuna ala monoteismo sinfonikoa? Pentsamendu kritiko eta arrazionala ala berehalakotasun likidoa? Ardiak ala norbanako autonomoak? Estilo guztietako eta euskaraz abestutako musikaren loraldia bizi dugun garai honetan, ez al da interes orokorrekoa talde horiek guztiak ezagutzea? Hori guztia erabat baztertzea interes orokorrekoa ala interes pribatu orokorra al da? Zer sortu zen lehenago, irrati-formularen negozioa ala bere soinu banda?

ANBOTOKIDE izatea gure komunitatearen parte izatea da, euskararen erabilera sustatzea eta herrigintzaren aktibazioan pausoak ematea.


EGIN ZAITEZ KIDE!