Berri oso onak

Erabiltzailearen aurpegia Paule Sanchez Arieta-Araunabeña (EAJ)

Hamarkada batez, Gurutzetako Ospitalean probak eta jarraipenak egin ondoren, aste honetan berri oso onak jaso ditut nire osasunari dagokionez. Badira poz bereziz bizi diren albisteak, eta are gehiago, jasotako arreta eta beste batzuk, etxetik gertuago, Durangon, jaso ahal izango ditugunean. Horretarako, beharrezko urratsak eman behar dira, herritarrentzat oso agerikoak ez direnak, baina funtsezkoak proiektu sendo bat eraikitzerakoan. Horietako bat da Plangintzako Arau Osagarriak (Arau Subsidiarioak) aldatzea; horrek oinarria emango du PERIaren (Barne-berrikuntzako Plan Berezia) esparruan Bereizmen Handiko Zentroa gauzatzeko.

Proiektu honek osasun-arreta hurbildu eta hobetuko du, eta zerbitzu gehiago eskainiko ditu leku irisgarri eta ondo komunikatuan: Durangoko erdigunean, tren-geltokiaren ondoan, autobus-geltokitik gertu eta aparkaleku zabalarekin.

Baina PERIak haratago joan behar du eta pertsonen zerbitzura jarri. Durangorako aukera bihurtu behar du, etxebizitza-premiari erantzun eta lorategi soil izatetik askoz harago doan parke handi bat gehituz: bizikidetzarako, jarduera fisikorako, kulturarako eta belaunaldien arteko topagune izan eta Durangoko bizitza sozialerako erreferentzia puntu berri bat bilakatuko dena.

Jeltzaleok, honetan be bagabiz.

ANBOTOKIDE izatea gure komunitatearen parte izatea da, euskararen erabilera sustatzea eta herrigintzaren aktibazioan pausoak ematea.


EGIN ZAITEZ KIDE!