Hala ere, ezin da ahaztu proiektu arrakastatsuek edukiontzi erakargarri eta moderno batekin bakarrik ez eta, kalitatezko ideia, aliantza eta edukiekin ere bete behar direla. Hori da EAJtik egiten ari garena eta Musik(H)abian ekintzailetza programa horren adibide argia da.
Ideia on bat ezagutza, orientazio eta sareko profesionalekin ehuntzen bada, aurrera egiteko aukerak nabarmen igotzen direla ezin da ukatu. Horretan, formakuntza funtsezkoa da eta bide hori ez dugu edozeinekin egiten.
Musika Bulegoa sektorean erreferentziazkoa da eta bere parte-hartzeak berresten du Plateruenarekin norabide onean goazela: kalitatea, profesionalizazioa eta etorkizuna uztartzen ditu. Nor garen eta nondik gatozen ahaztu gabe.
Durangarrok ekintzaileak gara eta horrek musikan isla izan behar du. Euskaldunak gara eta gure hizkuntzak eta gure kulturak etorkizuna izatea nahi dugulako, sortzaile eta ekintzaileei aukera berriak eskaini behar dizkiegu. Talentua dago eta hori hazi eta emankorra izateko baldintzak sortzea gure betebeharra da.
Jeltzaleok egin dugu errealitate hori eta dagoeneko martxan da. Betikoen zarata nahien eta oztopo guztien gainetik, Plateruena Musika Aterpea (H)abian da.