Horietako batzuk hondartzetara, mendira, al pueblo edota beste leku exotikoago batzuetara joan dira jada. Beste askok, lan kontuengatik, oraindik hemendik jarraitzen dugu deskonexio uneekin amesten. Baina gero eta gehiago dira uda sasoia bertan geratzeko hautua egiten dutenak, baita mundua ikusi nahi arren joan ezin eta opor egunak etxean pasatu behar dituztenak ere.
Durangok plan desberdin asko eskaintzen ditu. Esaterako, udako beroak nekez jasaten ditugunok udal igerilekuak eta parkeetako ur-txorrotak eta jarri berri den dutxa eskura ditugu.
Kirolzaleek bizikletan ibiltzeko, inguruko mendietan ibilaldiak egiteko, paseotxo leunagoak emateko eta aire zabaleko kirolgune eta parkeetan bestelako kirol jarduerez gozatzeko aukera dute.
Udagiro programako jarduera, udako zine, kale-antzerki, zuzeneko musika, auzoetako jai eta lehen mailako arte erakusketek, nahi izanez gero, kulturaz blaituko gaituzte.
Eta aurten, gainera, abuztuaren 12an eguzki-eklipse osoa ikusteko aukera aparta izango duzu Durangon bazaude.
Bizipen horiek denak etxetik gertu, gure eskura. Eta horrela izaten jarraitzea nahi dugulako, Durangoko EAJ-PNVkook lanean jarraitzen dugu.