Zeregin horretan, datorren astelehenean, ekainaren 8an, udalerrian hutsik dauden lokalak etxebizitza bihurtzeko ordenantza berriari buruzko kontsulta publikoa hasiko da. Ordenantza honek helburu zehatzak ditu: bizigarritasun baldintzak betetzen dituzten lokal hutsak herritarron erabilerarako jartzea, Durangon bizitzeko aukera zabaltzea eta etxebizitza duinen kopurua handitzea. Kontsultarekin, herritarrok proposatutako araudia aztertu eta ekarpenak egiteko aukera izango dugu.
Etxebizitza gizarte erronka handienetako bat da, eta horri aurre egiteko neurri tekniko efektiboak, erakundeen arteko lankidetza sendoa eta epe luzerako ikuspegia eskatzen da.
Durangoko EAJ-PNVn lanean jarraitzen dugu Durangon bizitzeko aukerak handitzeko eta etxebizitzaren erronkari erantzun eraginkor, arduratsu eta epe luzeko irtenbideekin aurre egiteko.