Ingurumen Ordenantzaren erreforma: eraldaketarako tresna

Erabiltzailearen aurpegia Paule Sanchez Arieta-Araunabeña (EAJ) 2026ko martxoaren 6a

Martxoaren 8ak gizarte berdinago baterantz aurrera egiteko beharra gogorarazten digu. Udalean politika publikoek etorkizun bidezkoago eta inklusiboago bat lortzen nola lagundu dezaketen hausnartu dugu, eta Ingurumen Hobekuntzarako Ordenantzaren erreforma aukera bikaina da horretarako.

2007tik ordenantza honek eraikuntza jasangarria sustatu du eta garai aldakorrak gizarte-erronka berriei aurre egitea dakar. Une honetan kontsulta publikoan dagoen egokitzapenak, esaterako, energia-eraginkortasuna eta isuriak hobetzeaz gain, etxebizitzen eta hiri-espazioen diseinuan genero-ikuspegia sartzea indartzen du.

Emakumeek, zaurgarrienek bereziki, pairatzen dituzte gehien energia-pobreziaren eta etxebizitza duinerako sarbide ezaren ondorioak. Horregatik, etxebizitza irisgarri, seguru eta pertsona guztien beharretara egokituak direla bermatzea dugu helburu.

EAJ/PNVtik, ingurumen-iraunkortasuna eta justizia sozialaren alde egiten dugu. Erreforma hau aukera aparta da genero berdintasuna politika publikoetan, batez ere gure espazioen diseinuan, txertatzeko.

M8a ez da egun sinboliko hutsa; bizitzako esparru guztietan berdintasunaren aldeko, etengabeko, konpromisoa da. Durangon, hitzetatik ekintzetara jarraitzen dugu, aukera berdintasunaren aldeko bidea egunerokoa delako.

ANBOTOKIDE izatea gure komunitatearen parte izatea da, euskararen erabilera sustatzea eta herrigintzaren aktibazioan pausoak ematea.


EGIN ZAITEZ KIDE!