Egia urruti entzuten da

Erabiltzailearen aurpegia Paule Sanchez Arieta-Araunabeña (EAJ) 2025ko ira. 19a, 08:25

“Egiak ez du adarrik, baina urruti entzuten da” zioen batek. Gezurretan tematuz, iritzi publikoa nahastu guran, soflama populistak bota eta inork ez bezala demagogia eginez aritzen direnak badira. Udal gobernuaren kontra estrategia argia dutenak: "Miente, miente, que algo queda".

Durangoko errealitatea hau da: udal-eskumeneko kalitatezko zerbitzu publikoak eskaintzen jarraitzeko, azpiegiturak hobetzeko, negozio txikiak indartzeko zein gizarte eta kultur ekintzak sustatzeko plan eta ekimen ugari martxan jarri dira.

Zarata, frustrazio eta desadostasun eragile diren profesionalak lasai bizi dira kritikan instalatuta, eroso sentitzen dira kexan eta demagogian. Proposamen antzu bakar batzuen sortzaile, Durangoren irudi katastrofikoa zabaltzen trebatuak dira.

Durangoko bizi kalitatea oso ona da. Gurea bezalako udalerri bat gobernatzeak bere zailtasunak dauzkala egia da, eta horiek ezagutu eta ditugun baliabideekin aurre egitea gure betebeharra dela ere bai.

Durangoko EAJkook horretan gabiltza; etengabe, indarrez eta ilusio handiz, eguneroko arazoei irtenbide egokienak eman eta gure herriarentzat proiektuak sortzen eta inplementatzen.

Gure konpromisoa argia da: durangarren ongizatea eta Durangorentzat etorkizun hobea eraikitzen jarraitzea.

ANBOTOKIDE izatea gure komunitatearen parte izatea da, euskararen erabilera sustatzea eta herrigintzaren aktibazioan pausoak ematea.


EGIN ZAITEZ KIDE!