Mehatxu, difamazio, presio edo bestelako beldurtze-moduen bidez, demokraziaren, errespetu instituzionalaren eta ordezkaritza-askatasunaren funtsezko printzipioak urratzen dituzte.
Durango herri demokratikoa da, eta izaten jarraitzea nahi dugulako, kokildu gabe, lanean darraigu Eusko Alderdi Jeltzalekook.
Elkartasuna, ardura kolektiboa, elkarrizketa eta bizikidetza baketsua bezalako balioak gure kultura politikoaren osagai garrantzitsuak dira, eta hauek bermatzeko ezinbestekoa da politikari eta ordezkari publiko ororen jardun instituzionala ere errespetatua izatea.
Eztabaidaren tresna legitimoak, ezberdinen arteko begirunea, tolerantzia eta hitza izan behar direla sinetsitakoak gara gu.
Amaitzeko, lerro hauek erabili nahi ditut, herritik sortuak eta herriaren zerbitzura dauden Ertzaintza eta Udaltzaingoaren lana eskertzeko. Egunero gure segurtasuna, askatasunak eta bizikidetza demokratikoa bermatzeko lanean ari zeretenoi, eskerrik asko!