Udalean egiten den lana sarri ikusezina da eta askotan ez da erraz ulertzen, baina zuzenean eragiten die hemen bizi, lan, ikasi edo bisitatzera datozen guztiei. Hori horrela, asmo txarreko zaratek eta ezegonkortu nahi gaituzten estrategiek ez gaituzte kikilduko. Arduraz eta zuhurtziaz jokatzen jarraituko dugu, egungo eta etorkizuneko beharrei erantzunik onena emateko, temati, lana eginez.
Batzuetan ohiko konponbideak izango dira horiek; besteetan, planteatzen zaizkigun erronka berriei saiakera berriztatzaileekin ekingo diegu, nahiz eta gure ahaleginaren fruituak etorkizunean ikusiko direla jakitun izan.
EAJn gure izateko eran dauzkagu errotuta konpromisoa, irmotasuna, talde-lana eta elkartasuna. Abertzaleak eta humanistak gara, ekintzaile eta feministak, beti giza eskubide ororen defentsan.
Amaitzeko, eta argi gera bedi, Durangoko Eusko Alderdi Jeltzalekook sasi guztien gainetik eta laino guztien azpitik, zintzotasunez eta leialtasunez, herringintzatik aberrigintzan ibilitakoak gara, gabiltza eta horretan jarraituko dugu.