Durangoko Udalean abenduan onartu genuen 2025erako izango dugun bide-orria.
Gobernu taldeak zintzotasunez, zuhurtziaz eta gardentasunez landu zuen bere proposamena, ekarpenak egiteko aukera bermatuz, adostasun zabalenarekin onartua izateko etengabeko bilaketan jardun zuen.
Oposizioak, hasieran negoziatzeko asmoa agertu bazuen ere, inolako azalpenik eman gabe, azken orduan iritziz aldatu eta proposamenari ezetz. Adostutakoari uko egin eta trikimailu, espazio eta bozgorailu guztiak erabiliz, zarata ateratzea eta kalean ezinegona sortzea besterik ez.
EAJn, kostata aurrera atera den aurrekontuak adierazten dituen baliabide mugatuekin, identifikatutako premia eta beharrak, modu eraginkor eta bidezkoenean, kudeatzen eta erantzuten ari gara, etorkizuna planifikatzeaz ahaztu barik.
Jeltzaleok orekaren bila lanean jarraitzen dugu, betiere durangarren bizi-kalitatean positiboki eragiteko eta berau hobetzeko helburu bakarrarekin.
Egiteko modua, estilo kontua.