Garai hartako Udal Berdintasun Kontseiluan parte hartu zuten udal-ordezkari politikoek eta mugimendu feministako kideek Emakumeen Etxea gauzatzea lehentasun adostutzat zuten. Urte askoan elkarrekin lan egitearen ondorioz, 2009ko martxoaren 8an, gaur ezagutzen dugun Andraguneak ateak ireki zituen, Durangoko Emakumeon Etxeak ateak ireki zituen.
Profil ezberdinetako emakumeek batzeko eta esperientziak partekatzeko espazio fisiko bat izatea lortu zen; andra guztiontzako Etxea ahalbidetu zen; andrazko ezberdinen arteko sororitatea sustatuko zuen espazio seguru eta aitzindari bat martxan jarri zen.
Andraguneak Pinondo Etxean hasi zuen bere ibilbidea eta gaur egun Lariz Dorrea den eraikin historikoan du bere egoitza.
Topagune aparta da feminismoa ezagutu eta haren arrama eta materia desberdinetan sakontzeko; han eskaintzen den ahalduntze eskolak emakumeon hazkunde pertsonal eta kolektiboan garatzen lagun gaitzake eta horren adibide dira ikasle izan eta irakasle izatera pasatu direnen kasuak.
Aurtengo M8rako aukeratutako leloa Andragunea 15 urte zurekin! da eta gurekin urte on askoz nahi dugulako, gogotsu ekingo diogu beharrezko espazio hau ahalduntzen, hauspotzen eta zaintzen. Haria ez da eten eta sarea ehuntzen jarraitzeko konpromisoa da gurea. Zorionak, urte on askotarako izan bedi.