Influencerrak

Erabiltzailearen aurpegia Paul Bustindui 2018ko ots. 18a, 09:30

Azken urteetan publizitate arloan indar handia hartu duten pertsonak dira Influencerrak. Ostalaritza, turismo eta aisialdiko sektoreetatik gero eta kexa gehiago entzuten dira hauen inguruan, gonbidatuak izateko eskaerak egiten dituztelako pertsona hauek, doako egonaldi edo afariak lortzeko. Baina influencer hauekin lan egitea probetxugarria da?

Urte hasieran, oso birala egin zen David Muñoz chef madrildarraren txio bat twitterren. Sukaldariak salatu nahi zuen influencer askok doan afaltzeagatik jatetxean egon izanaren fotoak elkarbanatuko zituztela hauen sare sozialetan. Muñozentzat onartezina zen hau. Bestalde, White Moose Café hotelak ere influencer baten posta elektroniko bat jaso zuen orain dela gutxi, egonaldi batengatik bertako argazkiak elkarbanatzearen truke.

Pertsona hauekin lan egiteak ospe hobea ekar liezaioke gure markari, bezero potentzial handiago batera zabaltzeko tresna egokia baitira. Edozein marketing kanpaina berritan berebiziko indarra dute azkenaldian. Ze puntutaraino izan daiteke probetxugarria irrati batean gure tabernaren iragarki bat jartzea, edo influencer batek gure taberna bisitatu eta bertan argazki bat ateratzea edozein produktu dastatzen.

Non jarri dezakegu influencerraren langa? Ez baita berdina sare sozialetan 5.000 jarraitzaile dituen edo milioi bat jarraitzaile dituen pertsona bat izatea. Etorkizunari begira arlo batzuk argitu beharrean gaude: nor da influencerra eta nor ez, eta ze jarraitzaile kopurutik aurrera izan daiteke probetxugarria? Hemen koska.

ANBOTOKIDE izatea gure komunitatearen parte izatea da, euskararen erabilera sustatzea eta herrigintzaren aktibazioan pausoak ematea.


EGIN ZAITEZ KIDE!