Errimekin multiploka

Erabiltzailearen aurpegia Paul Bustindui 2017ko eka. 30a, 08:30

New Yorkeko auzuneetan sortua 70eko hamarkadan, denboraren poderioz publiko gaztearen artean modan jarri den fenomenoa da hip-hopa. Azken mendean, freestyle modalitatea da nagusitzen doana.

Bertan, bi aurkari lehiatzen dira, bata bestearen aurka, bakoitzaren tresna bakarra momentuan sortutako rap estrofak izanik. Gaztelania hizkuntza duten herrialdeetan izugarri hedatu den fenomenoa da, Espainiako estatuaz gain Hego Amerikan bereziki. Euskal Herrian, mendeak daramatzate bertsolariek errimei multiploak ateratzen, baina bertso eskoletan gero eta nabarmenagoa da gazte falta. Beste hizkuntzetan fenomeno berrien gorakada eman den heinean, bertsolaritzan antzinako teknikak eta formak bere horretan jarraitu dute, atal berri bat zabaltzeari uko eginez.

Mende hasierako boomean kokatutako belaunaldia errelebo bila ari da. Maialen Lujanbio, Igor Elortza, Amets Arzallus eta besteak urteetan izan dira errelebo gaztea, baina orain hauek dira beste errelebo baten bila dabiltzan horiek. Bertso txapelketa nagusiek izar gazteren baten beharra dute, hasten ari direnen ispilu bihurtzeko. Urtero egiten den freestyle rap txapelketako partaide gehienak 26 urtetik beherakoak dira, eta honek asko errazten du gazteekiko duten konexioa. Duela 40 urte gertatu zen bezalako aldaketa baten esperoan egon daiteke bertsolaritza rapeko genero berri honetara jauzia eginez. Baliteke urte batzuen buruan Xenpelar, Txirrita eta Lujanbioren lekukoa euskarazko freestyleak hartzea. Euskaraz errimei multiploak ateratzeko dagoen baso berri eta zabal bat esploratu gabe dago.

ANBOTOKIDE izatea gure komunitatearen parte izatea da, euskararen erabilera sustatzea eta herrigintzaren aktibazioan pausoak ematea.


EGIN ZAITEZ KIDE!