Hona bere kontakizuna:
"Neskak, mutilak. Gizonak, andrak.... Momentuz honek dira gure gizarte binarioko generoak. Lirainak, indartsuak, arinak, malguak, fondistak, sprinterrak... Lasterketak. Sariak. Berdintasuna... Ideia pila bat jatort burura eta ordenatu beharko dodaz zuei helarazi gura deutsuedan mezua laburtzeko.
Kirolaren berdintasunean kokatu egizue burua; hau da, gure arteko desberdintasun danak kontutan hartuta, aukera bardinak eukiteko eskubidean.
Jakina, askoz gitxiago gara kirol lehiaketetan gabizan neskak. Hor ez dago eztabaidarik. Eta kirol batzuetan astiroago goazela bere, nahiko argi danok (umeak andrak egiten doguzala bezain argi behintzat). Diziplina batzutan nahiko pare gabilzen arren –eskalada edo tenisa kasu-, beste batzutan aldea itzela izan daitekela ikusi dogu. Eta orain goazen bizikleta gainera. Lupetz artera, justu, hor ibilten gara eta, ziklokrosa gustoko dugunok. Eta ze pozik ganera!
Gizonen kirola izan da edo da txirrindularitza. Pentsatu bestela…lasterketak, antolatzaileak, soziedadeak… Andrazko gitxi ikusten da. Errepidean bere, entrenetan ta lasterketetan zer esanik ez.
Baina bagoaz astiro astiro! Gero eta gehiago gara eta hori da garapena, ezta?
Ni hasi nintzenean oso gitxi ginen ziklokrosean. Nekane, ni eta batzutan, hor amaitzen zan nesken sailkapena. Pozik ibilten ginen gu, nahiz eta benetan deseroso izan antolatzaile edo federazioarentzat…Jakin ez non sartu nesken kategoria barri hori.
Baina egun, kuadrillatxoa elkartzen gara eta datuen arabera, gero eta gehiago gara. Aurten adibidez, kadete nesken batazbestekoa Euskal Herriko probetan hamarrekoa izan da. Hori ametsa zan nire gaztaroan!
Horregaitik jesarri ginen orain dala hilebete asko federaziokoekin. Horregaitik batu ginen neska eta mutil kuadrilla bat hau hausnartzeko eta arautegia barriztu edo eguneratzeko. Eta gaurkoan pozik esan behar deutsuet, aurrerapauso haundia egin dogula Euskal federazioan ziklokros arloan. Arautegia gaurko egoerara moldatu dogulako danon artean eta honen adibide argi bat ekarri deutsuet:
Sariak:
Mutilak Neskak
1goak 100 Euro 1goak 100 Euro
2.ak 100 2.ak 100
3.ak 90 3.ak 90
4.ak 80 4.ak 80
5.ak 70 5.ak 70
6.ak 60 6.ak 60
7.ak 50 7.ak 50
8.ak 40 8ak 40
9.ak 30 9.ak 30
10.ak 25 10.ak 25
Espero dot guri besteko gozamena sortzea irudi honek eta espero dot guztion artean, gure gizarte honek danontzat aukera bardinak sortzeko lanean jarraitzea".