[PODCASTa]: Ostikada

Erabiltzailearen aurpegia Miren Erdoiza Mujika 2024ko urr. 11a, 08:00

Alaine Agirre izan nahi dut baina zuk badakizu eta nik badakit hori ez dela gertatuko eta konformatu beharko dudala Karena liburuan erabiltzen duen idazkerari keinu hau egiten ezer sortzeko gaitasunalurraausardiaazalaegoakonfiantzasegurtasunaplaza ez ezik denbora  falta zaidalako zutabe duinederberrieraginkorezkertiarkulturalapurtzailezuzenfeministaerakargarrierraz bat idazteko eta erabaki dut originaltasunari oda txiki hau egitea horrela bainabil ni eta horrela zabiltzalako zu egunaren 24 orduak txiki geratzen zaizkigula zurrunbilotik atera ezinda eta itota erabat itota ez daukadalako nik eta ez daukazulako zuk apenas astirik arnasa hartzeko zutabe honetako berbek ez daukaten gisan baina ez da ezer gertatzen bizitzak galtzen duen bitartean gizonekaberatsekElizakenpresariekIsraelekpoliziakpetrolioakAudientziaNazionalak irabazten duelako eta ez du inporta gaur ez baduzu kirola egiteko astirik eta ez kexatu biharko tuperra prestatu barik badaukazu eta ez kontatu asteak daramatzazula laguna ikusi barik eta ze petarda beti kexaka zabiltzan hori ze astuna egunero zerbait daukazun hori ze negartia minez zaudenean eta ez da horrenbesterako beste batzuk txarrago daudelako eta urteko sasoi hau honelakoa da beti eta pasatuko da eta ni ere horrela nenbilen zure adinarekin eta etorriko dira beste ardura batzuk eta eta orduan jakingo duzu zer den ona eta lasaiegonegontrankiltrankilhartuhartulasaitrankilibiliibililasai eta iraila izan zen eta urria da orain eta badator Pantxike baina ez gaude denok eta ni ere ez dakit egon nagoen nonbait eta baina ez esan inori mesedez ni ez naizelako petardaastunnegartimarmartikexatidramatikahisteriko bat eta nola esaten da intensa euskaraz eta zu ere ez zara horrelako ezer eta noski lasai zaudela eta bai ni ere trankil nago ezin garelako bestela egonaurkeztubiziagertuerakutsiirakurriazaldu eta ondo bizi gara oso ondo bizi gara Durangon eta barkatu aita testugintzarizuzentasunarikonkordantziarikoherentziaridialektikari ezagutzen ez ditudan hitz tekniko guztiei eta batez ere horren kutun eta horren maite duzun puntuazioari eman diodan ostikadagatik.

*ostiralean arratsaldeko seietan Zurriolan bazkaldu nituen antxoei eskainita.

ANBOTOKIDE izatea gure komunitatearen parte izatea da, euskararen erabilera sustatzea eta herrigintzaren aktibazioan pausoak ematea.


EGIN ZAITEZ KIDE!