Bada

Erabiltzailearen aurpegia Miren Erdoiza Mujika 2023ko abe. 15a, 08:37

Efemerideak gugan zauriak direla kantatu dute Anarik eta J Martinak. Izan ere, denbora ez da egun, urte, minutu zein orduetan (bakarrik) neurtzen. Urtea bukatzear dago, eta abenduak eman digu jada herri oso baten Azoka bat; eta konturatu orduko urte berria agurtzera gonbidatuko gaitu. 365 egunek asko konta dezakete, eta zauriz ez ezik, akorduz, borrokaz, konpromisoz, hutsez  zein beteez ere osatzen da egutegi bat. 

Urte batean kabitzen da bizitza oso bat, Maddirena. Kabitzen dira Troitiri emandako bi muxuak eta kabitzen dira sei bis Martutenen. Kabitzen da Getarirekin mundu berri bat eta kabitzen dira heriotza bi Patagonian. Kabitzen da auto istripu bat Zumaian eta tiroketa matxista bat Orion. Urtebetean kabitzen dira 20.000 erailketa palestinar herrian, eta kabitzen dira Larrano, Udalatx eta Anboto. Kabitzen da Greba Feminista Orokor bat eta kabitzen da 6.000 €-ko gastua alokairuan. Kabitzen dira milaka pertsona Txoria Txori herriari kantatzen eta kabitzen da faxismoa Durangoko Udalean. 

Egunkarietako orrialdeak bete dituzte hauetako zenbait gertakizunek; beste batzuek, ez. Kontatzen ez dena, gertatu da? Izena duena bada; eta gertatzen dena ere bai. Tabernan eta autobusetan gaudela diote. Manifetan, kontzertuetan, kartzeletan, izaretan, izarretan eta Fitz Roy-n ere bai. 

ANBOTOKIDE izatea gure komunitatearen parte izatea da, euskararen erabilera sustatzea eta herrigintzaren aktibazioan pausoak ematea.


EGIN ZAITEZ KIDE!