Diziplina anitzeko talde honen balio nagusia Durangorekin duen konpromisoa eta ezagutza da, baita udal-kudeaketan esperientzia ere. Guztiok dugu ibilbide egiaztatua zuzenbidean, ekonomian, hirigintzan, ingeniaritzan, ingurumenean, turismoan, kirolean, hezkuntzan edo komunikazioan, besteak beste.
Horretaz gain, ibilbide luzea egin dugu kudeaketa publikoan eta pribatuan. Durangoko EAJ-PNVk 2030eko Durango zuzentzeko giza talderik onena aurkezten dugu horrela. Egungo gizarte durangarraren isla garbia den hautagaitza da, udalerria eta durangarren beharrak sakon ezagutzen baititugu, eta badakigu nola aurre egin Durangoren alde arduraz eta seriotasunez lan egiten jarraitzeko.
Hautagaitza osatzen dugun pertsona guztiok ilusioz, proiektuz eta elkarlanez ekin diogu bide berri honi, eta, batez ere, lan egiteko gogo handiz, denontzako ona den helburu bakar bat lortzeko: durangar guztien bizi-kalitatea hobetzea, konpromiso zintzoa, erantzukizuna eta hurbiltasuna oinarri hartuta, eta udalerriaren benetako arazoei aurre eginez. Horrela, merkataritzarako, mugikortasunerako, ingurumenerako, osasun-arretarako, enplegurako edo kulturarako konponbideak abian jarriz. Goazen!