Egia esan, egokitutako eremu hori geltokiaren sarrera nagusiko irisgarritasun- eta hobekuntza-lanen ondorioa da. Orduan, zergatik zegoen hesituta? Izan ere, 2020ko martxoan, gobernu talde honek geldiarazteko eskatu zuen, eta ETSk berraztertzeko errekurtso bat jarri behar izan zuen, Durangoko Udalak orduan ezetsi zuena.
Orain, bi urte geroago, BEPB trenbidean zuen aurreakordioa herritarrei erakusteko, udalak bere irekieraren berri eman du, baina, egia esan, bi gertakari independente dira, eta gobernu taldearen meritu bakarra arazoak jartzeari uztea izan da. Ordua izan da!
Geltoki nagusira sartzeko eremua irekitzeak ez du zerikusirik trenbidearen BEPB proiektuarekin. Geltokiko sarrera nagusiaren egokitzapenean aurrerapausoak dira. Lan horiek atzeratu egin ziren udal gobernuak oztopoak jarri zituelako. Beraz, orain beraiek blokeatutakoa desblokeatu dute.
Informazioa ez litzateke batikaoa bezala nahastu behar. Elkarrizketak eta negoziazioak beti politika egiteko modua izan beharko lukete eta ez EH Bilduk eta HE-EPk ohituta izan gaituzten auzi eta liskarrekin. Eta, jakina, informazioa eta mezuak nahastu gabe. Errealitatea modu gardenean jakin behar dugu.