Inprobisazioa edo fake news-ak?

EH BILDUk eta PODEMOSek osatutako Durangoko gobernu taldeak partida bat onartu du herriko posta bulegoa zegoen eraikina kultur etxe bihurtzeko.

Baina, beste zerbait saldu nahi diguten arren, bagenuen kultur etxea, legegintzaldi hasieran itxi zutena, Pinondo Etxea, birgaitzea oso garestia zela argudiatuta, eta orain San Agustin ospitale zaharrarekin batera zuzkidura-etxebizitzetarako erabili nahi dutena. Orain ikus dezakegunez, beste eraikin honetan nahi dute inbertitu, gaur egun antolamenduz kanpo dagoena eta babestutako multzo historiko batean izan beharko lukeen estetikarik ez duen eraikin batean.

Gainera, Pinondo Etxea berritzea pentsatu izan balitz, ez genuen utziko durangarrentzako eraikin historiko bat dena hiltzen, horrek dakarren konnotazio emozional guztiarekin.

Balio arkitektoniko txikiagoa zuen eraikin bategatik ahotsak altxatu ziren bere garaian, Durangon eraikin historikoak ezabatu nahi zirela ohartaraziz. Dirudienez orain ez dago arazo hori enblematikoenetako batekin.

Eta hemen ez da burugabekeria amaitzen. Plateruena Kafe Antzokia berraktibatzeko prozesu parte-hartzailearen zain gaude oraindik, duela urtebete baino gehiagotik itxita baitago.

Eta Garai Jauregia? Titular batean irakurri genuenez Euskararen Etxearen egoitza izango zena orain beste zeregin batzuetarako erabiliko da.

Hau guztia ikusita, benetako kultur plangintzarik dagoen ala inprobisazioaren edo fake news delakoen aurrean gauden galdetzen diogu geure buruari.

ANBOTOKIDE izatea gure komunitatearen parte izatea da, euskararen erabilera sustatzea eta herrigintzaren aktibazioan pausoak ematea.


EGIN ZAITEZ KIDE!