Gizarte gisa aurrera egin dugula sinetsi nahi dugu, baina indarkeria matxistaren eta sexu-eraso askoren ondorioz emakumeen hilketa izugarriak egiten jarraitzen da. Arazo sozial larri horretaz jabetu beharko genuke eta ikusi beharko genuke, baina benetan ikusten dugu?
Horregatik, Emakunderen kanpainak gizarte gisa guztioi eskatzen digu adi egoteko eguneroko indarkeria-egoeren aurrean, kasu askotan egoera normalizatuen aurrean, askotan konturatu ere egiten ez garen mikromatxismoen aurrean.
Lanean jarraitu behar dugu gure errealitateari gertatzen zaionari adi egoteko eta hurrengo belaunaldiei transmititzeko gai izateko gizarte gisa hobetzeko.
Eta errepikakorra badirudi ere, esaten jarraituko dugu edozein adineko emakumek Ez esaten duenenean Ezetz dala.