Nola igo den IBIa!

Horixe da Durangon egun hauetan gehien entzuten den komentarioa, galdera batekin batera: zenbat iraungo du IBI igoera horrek? Ba, bi urte gutxienez.

Joan den urtean EH Bilduk eta Podemosek zergak igo zituzten Durangon, beste inon gertatu ez bezala. Eta aurten zergak igo ez dituzten mozorropean, igoera hori egonkortu egin dute. Ea nork uste duen datorren urtean egungo gobernu-taldeak IBIa jaistea proposatuko duela, aurreko kopurura itzuliz. Guk EZ, eta horregatik hor jarraituko dugu, egoera hau salatzen.

Gobernu-talde honek argudiatu zuen igoeraren beharra Bizkaiko Foru Aldundiaren ekarpen gutxiagoarekin, eta hori aitzakia gisa balio izan du herritarrak IBIaren igoerarekin zigortzeko, bigarren urtean geratu eta sendotuz. Durangon etxebizitza %14 eta %16 igo da, eta merkataritza %15 eta %20, gainerako eskualdeko udaletan, egoera berean, zergak igo ez direnean. Baina Durangon EH Bilduk eta Podemosek igo egin zituzten eta horrela geratu dira.

Herritarrek segurtasuna behar dute, ez populismoa. Alde batetik, zerga justuak ordaintzen dituztela, eta, bestetik, horien zenbatekoa jakitea. Momentu honetan ez dakite datorren urtean zein zenbatekoa izango den zerga, momentu honetan botere absolutuan dauden EH Bilduren eta Podemosen arbitrariotasunaren araberakoa izango baita, izan ere, uste dute “gehien duenak gehiago ordaintzea” esatearekin dena justifikatuta dutela, eta, hori aprobetxatuz, durangar guztioi igo digute IBIa.

ANBOTOKIDE izatea gure komunitatearen parte izatea da, euskararen erabilera sustatzea eta herrigintzaren aktibazioan pausoak ematea.


EGIN ZAITEZ KIDE!