Udalek dituzten eskumenak kontuan izanda, adibidez espazio publikoak zaindu eta mantentzea, bizikidetza-harremanak antolatzea eta kudeatzea, edo osasun publikoa babestea, besteak beste, beharrezkoa da neurriak ondo pentsatzea eta adostea. Hori dela eta, EAJ-PNVtik mozio bat aurkeztu genuen, gobernu-taldeari neurriak hartzeko eta beste alde batera ez begiratzeko eskatuz. Garaiz gabiltza neurriak lantzeko eta adosteko, dekretuz egokiak ez diren erabakiak hartu gabe, eta gu horretarako prest gaude.
Hainbat gauza egin beharko dira, hala nola ordutegien kontrola ezartzea, kaleen garbitasuna indartzea eta hainbat neurri zehatz adostea. Laburbilduz, kudeatu eta erabakiak hartu behar dira.
Eta, horretaz guztiaz gain, erantzukizun- eta gizalege-mezu argia bidali behar diegu herritarrei, guztion arteko bizikidetza baketsua eta osasuntsua lortzeko eta erantzukizunez eta zuhurtziaz jokatzeko.