Horregatik, oposiziotik ere lanean jarraitzen dugu, emendakin eta mozioen bitartez, adibidez, merkatuko plaza biziberritzea lortzeko eta, merkatuko postuen arduradunei babesa emanez, gobernu-taldeak bere etorkizunari buruzko erabakia har dezan.
Lanean jarraitzen dugu ere Durango eskualdeko buru izan dadin eta proiektu bideragarriak ezar daitezen, hala nola Mankomunitateak SPRILURekin ahalbidetu duen ekonomia sustatzeko proiektu berria, Fundifes zenaren lursaila birgaitzeko Tabiran, Maristak berria jasotzeko eta eskualdearen prestakuntza eta sustapen ekonomikoko gune bihurtzeko, Basque Green Deal estrategiaren esparruan.
Durangok proiektuak behar ditu aurrera jarraitzeko. Ezin dira atzera gelditu adibidez Urki Hegoalde bidea, Eguzkitzaren garapen industriala, merkatu plazarako proiektu berria, bizikleta elementu transformatzaile bezala bultzatzea edo Antso Estegiz bezalako kaleak berrurbanizatzea.
Eta horren falta igarri dugu, hain zuen, gobernu-taldearen aldetik legegintzaldiko bi urte hauetan. Izan ere, ikusi dugu euren ustez zeuden arazoei irtenbidea ez emateaz gain, arazo berriak sortu direla. Une honetan, udala itotzen ari da gobernu-taldeak berak sortu dituen lan-gatazketan eta prozesu judizialetan.
Beraz, lanean jarraituko dugu, erabaki egokiak har daitezen, ekonomia gaiztoa suspertzeko, kalitatezko enplegua sortzen laguntzeko, ongizate-mailak handitzeko eta, azken batean, Durangok aurrera egiteko.