Eskualdeko instalazio aitzindarietako bat Tabirako igerilekua izan da, 1955ean inauguratu zena. Igerileku estalia Landakora aldatu ondoren, bertan udako igerilekuek jarraitzen dute. Bertan durangar askok bizitza osoan gozatu dugu eta EAJren legegintzaldietan beti egin izan dira mantentze-lanen inbertsioak aldageletan.
Orain, EH Bildu eta Herriaren Eskubideak taldeen egungo gobernu taldea, iaztik jakin arren eraikinak ez dituela konponketa gehiago onartzen eta derrigorrezkoa dela eraistea, ez da gai izan erabaki bat hartzeko udako igerilekuen kanpaina hasi arte eta erabiltzaileek aldagela eramangarriak erabili beharko dituzte aurten.
Ba EAJ-PNVk badu irtenbiderik, kudeatzea erabakiak lehenbailehen hartzea eta arazoak ahalik eta azkarren konpontzea baita. Horregatik, mozio bat aurkeztu dugu Durangoko Udalari eta Eusko Jaurlaritzako Hezkuntza Sailari Kirolene Tabiran kokatzeko akordio bat lortzeko eskatuz.
Kirolene txiki geratu da eta bulego zaharkituak ditu. Beraz, kokapen berri bat eta instalazio batzuk izan behar ditu, kirol-irakaskuntzaren esparruan erreferentziazko zentro honek dituen premien eta garai berrien araberakoak. Horrela, durangarrek kalitatezko zerbitzuak izango lituzkete.
Horregatik, gobernu-taldeari eskatzen diogu bi urteko legegintzaldiaren ondoren beren erantzukizunak har ditzatela, beren kudeaketarekin zerikusirik ez duten errudunak bilatu gabe.