Horiek hainbat entrenatzaileren eta koordinatzaileren deiak jasotzen dituzte aldi oro, eta beraien helburua umea eskuratzea da, beste gauza guztien gainetik. Hau da, berdin zaie beraien progresioa, testuingurua edota egoera pertsonala zein den. Gurasoei talde hobe batera joango direla esaten diete, nahiz eta hori ez izan beti erabakirik egokiena. Familiek, bai bere umea onena dela esateko, bai beraien egoarengatik, gaztearen iritzia alde batera utzita hartzen dituzte erabakiak, umearentzat onena hori dela argumentatuta.
Nire ustez, umearen zoriontasuna guztiaren gainetik dago, eta garrantzitsuena umeak disfrutatzea da, norekin eta non axola gabe. Azken aldi honetan, futbola uzten duten umeen kopuruak gora egin du; izan ere, hirugarren pertsona batek beraien ordez erabakiak hartzen dituenez, ez daude gustura eta ez dute kirol honekin disfrutatzen. Hortaz, gazteen kirol porrota gora egiten ari da.