Boluntariotza falta da futbol taldeetan

Erabiltzailearen aurpegia Mikel Aranguren 2014ko api. 4a, 08:30

Gaur egun futbol talde guztiek arazo handi batekin egin dute topo, boluntariotza faltarekin, hain zuzen.

 

Futbol taldeetako zuzendaritza klubaren jarraitzaile diren eta ordainik jasotzen ez duten pertsonek osatzen dute. Horren ondorioz, umeen gurasoek osatutako zuzendaritzak sortu dira, zeinek beraien seme-alabak klubean izanda, aurretik zuzendaritzan kargu bat izanik edota bestelako lanetan laguntza emanik (partiduetarako sarrerak saltzea, errifak saltzea, tabernan lan egitea...) postu goren hortara heldu diren.  
Guzti horrek dakarren ondorioa, futbol talde xumeen identitate galera edota desagerpena izan daiteke, eguneroko jardunean bertan buru-belarri lan egiten duen pertsonarik ez baitago.


Borondatez lan egiten duten pertsonen gabezia, konpromisoa, sakrifizio nahiz elkartasun faltarekin lotuta egoten da. Hori gure gizartean argi eta garbi ikus daiteke, “ordaintzen ez badidate, beste batek egin dezala” bezalako esanetan.


Urteak aurrera joan ahala, “bokazionalki” eta taldearen ongizate eta koordinazio egokia bilatzen zuten pertsonek osatutako zuzendaritzetatik, postu hori lortzeaz “interesatuta” dauden pertsonetara igaro gara, eta, ondorioz, egoera penagarriak sortu dira geure taldeetan.

ANBOTOKIDE izatea gure komunitatearen parte izatea da, euskararen erabilera sustatzea eta herrigintzaren aktibazioan pausoak ematea.


EGIN ZAITEZ KIDE!