Aitaren eta entrenatzailearen irudiak eta jokaerak eragin handia izango dute umeengan, eta jarraibide izango dira beraientzat. Hortaz, aitaren balioen transmisio falta (arerioarekiko, arbitroarekiko zein gainontzeko gurasoekiko errespetu falta) ikusita, semeak berdin jokatuko du. Adibidez, bere taldekoekiko mespretxua jokalari “txarrak” izateagatik, edota nahi beste jokatu ez izanagatik haserrealdiak ikus daitezke, beraiek onenak direla uste dutelako. Ondorioz, umeak direla ahaztu gabe, norberaren semea bere lagunekin gozatzen ikusi beharrean, irabazteko gosea duen ume bat izango dugu, non, noiz eta nola axola gabe.
Bizitzan dena ongi badoakio, urrun iritsi daiteke umea; baina porrot txikienean, beraien arrakastaren goseagatik eta bere aitaren eragin negatiboagatik, jokalari frustratu bihurtu daiteke eta futbolari gorroto izan diezaioke.
Azken finean, jokatzen bukatuko duena benetan hori desio zuena izango da, aita, eta ez da horretaz ohartuko semeak baloia pasatu arte.