Zer egin ahal dugu aurrerantzean sarriago biziko dugunari aurre egiteko? Erantzuna ez da batere erraza. Batetik, arazo globala da eta agintariak berandu dabiltza. Bestetik, uste dut gertuko erakundeek badutela zertan eragin: porlana gutxitzeaz batera berdeguneak sortu, babes klimatikorako irizpideak zehaztu, arnasguneetarako baliabideak ezarri,…
Eta norbanakook zertarako gaude prest? Uste dut guk geuk ere badugula non eragin: kotxea partekatu, bidaiatzeko erei erreparatu, uraren kontsumo arduratsuagoa egin, gertukoa erosi, … Egia da, bai, norberarengandik hasi behar dugu, baina hurkoari eskatu ere eskatu behar diogu.