Donostiako Zinemaldia hasi aurretik, antolakuntzakoek harro iragarri zuten 38 euskal ekoizpen proiektatuko zirela, eta euskal zinema inoiz baino indartsuago dagoela. Bada, bai, harro egoteko moduan gaude, euskaraz eta euskaratik ekoiztutako pelikulak gero eta gehiago dira; nazioarteko jaialdietan parte hartu, eta sariak irabazteko moduan ageri dira zerrendetan. Baina, mesedez, arren, otoi, ez deitu euskal zinea Euskal Herrian ekoizten den produkzio guztiari, zeren eta bertoko pizgarri fiskalek zerikusi handia dute euskal zinea izeneko horretan. Bestela, gu geu biziko gara pelikula batean, non zifrek eta sailkapenek errealitatea fikzio bihurtuko duten. Ez gaitezen geure burua engainatzen ibili, eta gozatu benetako labela ematen digunarekin: Zinema euskaraz!