Jausi ala jauzi?

Erabiltzailearen aurpegia Mertxe Mugika Balanzategi

Aukeran gai asko daude, baina oraingoan ere, euskara ardatz izango du ikasturte honetako azken zutabe honek.

Bi albistek piztu didate arreta. Batetik, Pradales lehendakariak esan du oso urrats handiak egin direla euskararen biziberritzean, baina hemendik aurrera beste paradigma bat behar dugula: lortu dugun horretatik abiatuta, jauzi kualitatiboa emango duen paradigma. Nik neuk ere horrela dela uste dut, jauzia egiteko unea dela. Askotariko erronkak ditugu aurrean, eta handira jokatu beharra dago. Bestetik, Bilboko alde zaharreko Bira kulturguneko arduradunek jakinarazi dute Bizkaiko Foru Aldundiak amaitutzat eman duela adostutako hitzarmena, eta Eusko Jaurlaritzak ere ez duela proiekturako dirurik bideratuko; beraz, erabaki horiek tarteko, Bilbon euskarak duen arnasgune garrantzitsu bat kolokan geratuko da. Nik, dagoeneko, ez dakit zer pentsatu, agintean daudenek esaten dute jauzia egiteko unea dela, gizartearen babesa eta adostasuna lortu behar dela. Baina gero, babesa eta funtzionatzen duen ekimen bat jausteko zorian utziko dute. Zertan ari gara?

Batzuok hara eta besteak hona? Errotonda batean bueltaka, irtenbidea topatu ezinik? Norabidea erabaki behar du lehenbailehen: euskararen inguruan jauzi edo jausi gura dugun egin!

ANBOTOKIDE izatea gure komunitatearen parte izatea da, euskararen erabilera sustatzea eta herrigintzaren aktibazioan pausoak ematea.


EGIN ZAITEZ KIDE!