Kamala ala Trump?

Dagoeneko argituta dago azken hilabete hauetako misterio handiena: nork gidatuko gaitu hurrengo lau urteetan? Kamalak ala Donaldek? Nork ez ditu jarraitu Estatu Batuetako hauteskundeak?

Izan ere, saihestezina izan da muzin egitea itsasoaren beste aldean gertatzen zebilenari. Ikusi besterik ez dago hauteskunde amerikarren jarraipena egiteko EITBk jarritako baliabideak: albistegietako buruak zuzenean bertatik bertara informatzen, tertuliakide guztiak iritzia ematen, porrak egiten... Nik, behintzat, komunikabideek behartuta jakin izan dut zeintzuk diren alderdi bakoitzaren lerroburu nagusiak. Eta onartu behar dut, zenbaitetan, aho bete hortz geratu naizela agure zuri batek botatako gezurrekin, irainekin eta purrustadekin. Ez naiz ausartu baten edo bestearen alde egiten, baina aitortu behar dut gertuago egon naizela Kamalarengandik. Zergatik? Bada, Etxe Zurian ikusiko genukeen lehen emakumea izango litzatekeelako; kanpainan beste tonu bat erabili duelako eta, asko sinesten ez badiot ere, giza-eskubideen alde egin duelako. Eta, horren guztiaren gainetik, balitekeelako Trumpen aginte-makilaren dantzak inork igarri ezin duen musikarekin aritzeko bidea moztuko lukeelako. Tamalez, burutik sano ez dagoen agure baten esku geratu da munduaren etorkizuna.

ANBOTOKIDE izatea gure komunitatearen parte izatea da, euskararen erabilera sustatzea eta herrigintzaren aktibazioan pausoak ematea.


EGIN ZAITEZ KIDE!