Uda, euskahaldun on!

Dagoeneko sartu gara udan. Oporrak, jaiak, hondartzetako algarak... Ingurumari horretan, entzun ariketa bat egitea proposatzen dizuet: zein da gehien entzuten duzuen hizkuntza? Pozik, erantzuna euskara balitz. Izan ere, inkesten emaitzen arabera, erabilera ez da hobetu, eta zenbaitetan atzera egin du. Euskarak inoizko egoera onena du, jendartea euskara sustatzearen alde dago, baina zerbaitetan kale egiten dugu.

Euskararen alde gaude, baina ez dugu euskaraz berba egiten. Euskaraz bizi gura dugun arren, ez dugu euskal kultura kontsumitzen. Umeei esaten diegu euskaraz aritzeko, eta buelta erdia eman orduko, ondoko euskaldunarekin gaztelaniaz dihardugu.

Ez gara, bada, geure burua engainatzen ari? Euskararen alde egoteak egunerokotasunean erabiltzea dakar. Euskaraz bizi gura izateak lehen hitza euskaraz botatzea suposatzen du. Gaztelaniaz eroso bizi garela uste dut. Oso barneratuta dugu euskara ez dagoela arriskuan, baina ez da horrela: euskarak, hizkuntza gutxitua den heinean, ez du bermatuta etorkizuna. Are zailagoa da bizi-iraupena globalizazio garai hauetan. Beraz, ari gaitezen euskaraz ahal dugun guztietan. Izan dadila euskara nagusi uda honetako doinuen artean. Gure belarriek eta gure hizkuntzak eskertuko dute eta!

ANBOTOKIDE izatea gure komunitatearen parte izatea da, euskararen erabilera sustatzea eta herrigintzaren aktibazioan pausoak ematea.


EGIN ZAITEZ KIDE!