Udari amaiera emateko, mendi martxa eta akanpada Urkiola inguruetan

Erabiltzailearen aurpegia Matienako Gazteria! 2016ko ira. 3a, 16:49

Matienako gazteok, udari amaiera polit bat emateko asmoarekin, mendi martxa eta akanpada antolatuko dugu irailaren 10 eta 11ko asteburua.

Udako azken ekintza bezala, mendi martxa eta akanpada antolatuko dugu Matienako gazteok. Irteera irailaren 10ean izango da Matienako Bodegillatik goizeko 10:30etan (bakoitzak bere jatekoa eraman beharko du bazkaldu eta afaltzeko), eta ondoren Pol-Polen ekintza bat izango dugu. Buelta, igandean izango da 10:00etan, bazkalordurako etxean egoteko asmoarekin.

Ibilbidea hurrengoa izango da: Matiena, Atxarte, Pol-Pol, Larrano, Axpe eta hemendik autobusez Matienara. Lo egiteko kanping dendei dagokienez, bakoitzak berea eraman beharko du baina antolakuntzak igoko ditu kotxez Pol-Polera. Igandeko gosaria Matienako Gazte Asanbladaren esku geratuko da. Apuntatu nahi izan ezkero, bidali email bat matienakogazteasanblada@gmail.com helbidera, ez zarete damutuko!

ANBOTOKIDE izatea gure komunitatearen parte izatea da, euskararen erabilera sustatzea eta herrigintzaren aktibazioan pausoak ematea.


EGIN ZAITEZ KIDE!