Normaltasun berrirako hiztegia

Alarma egoera. iz. Espainiako Estatuan zorigaitzen aurrean ministroen kontseiluaren dekretu bidez ezartzen den formula, botere guztia zentralizatzeko balio duena. Autonomien (ez)gaitasuna neurtzeko termometro gisa baliatu daiteke.

Balkoi. iz. 1. Orain arte ikusezin izan diren langileei omenaldia egiteko talaia. 2. Kuartel inprobisatua.

Bizitza Vs Kapitala. Ald. 1. Enpresako dibidenduak banatu eta goi karguek soldatak igotzen dituzten bitartean, 500 langile kaleratzea [Ikusi “Tubacex”]. 2. Osasun sistema indartzeko dirurik ez dagoenean, inora ez doan tren bat eraikitzen jarraitzea.

Castro Urdiales. iz pr. Ertzainen Komisarioa eta Osakidetzako larrialdietako koordinatzailea konfinamendua hausten harrapatu zituzten Kantabriako herria. [ikusi “Erantzunkizunez jokatu”].

Distantzia sozial. iz. Euskal Herritik Murcia II, Rennes edo Estremerara dagoen distantzia (berdina izaten jarraitzen du izurria hasi zenetik gaur arte).

Konfinatu. ad. Etxeetatik ateratzeko debekua, lantokira edo botoa ematera ez bada.

Maskara. iz. Ahoa eta sudur-hobiak estaltzeko erabiltzen den produktu sanitarioa. Batzuek begiak estaltzeko ere erabiltzen dute.

Normalitate berri. iz. [ikusi “Normalitate zaharra”].

Telelan. iz. Muturreko egoeran produzitzen jarraitzeko bitartekoa, zenbait kostu finko (argia, interneta, tokia, lan dietak...) langileari ordainarazten zaizkiolarik.

Txerto. iz. Bizitzak salbatuko dituen arren, arazoaren erroak konponduko ez dituen aterabidea.

ANBOTOKIDE izatea gure komunitatearen parte izatea da, euskararen erabilera sustatzea eta herrigintzaren aktibazioan pausoak ematea.


EGIN ZAITEZ KIDE!