Bi. Espainiako Vuelta herrira ekartzea lorpen handitzat jo dute, gauez Oizeko errepideetan Espainiako banderak margotzen ibili diren poliziei stand bat jartzen utzi dietenek jolas parke batean, haurrei metrailetak eta poliziaren propaganda erakusteko. Denak dauka albo-kalteren bat, zer egingo diogu, eta haurrak dira, baina ikasi beharko dute eurek ere... etapa polita, ezba?
Hiru. Herriko (beste) zinegotzi batek bere karguan jarraitzen du, sexu eraso bat medio salatua eta atxilotua izan eta kargurik gabe libre geratu ondoren, ondorio politikorik gabe eta udaletik soldata jasotzen. Baina feminista hauek existitzen ez diren arazoak asmatzen dituzte, justiziak funtzionatzen du eta kasu isolatuak dira... badaukazu pin more bat?
Faxismoa ez da (beti) kolpeka iritsi, bidea libre utzi diotelako agertu da (kasu askotan hauteskundeen bidez). Martxoak 31 beteko dituen honetan parada egokia dugu hausnartzeko faxismoari alfonbra gorriak nork jartzen dizkion eta nork ateak itxi. Faxismoaren banalizazioa eta autoritarismoa esparru guztietan borrokatu behar ditugulako, futbol zelaietatik lan esparrura, komunikabideetatik hautetsontzietara.