Botere eldarniozko fantasiak

Handikeriak jota, oker bat kalkuluetan, indarrak gaizki neurtzea. Gazteak lehenengo eta Alde Zaharreko bizilagunak ondoren, kalera irten dira. Gobernuko alderdia bakarrik geratu da, eta atzera egin du. Mundua ulertzeko modu bat aldarrikatu dute Gaztetxekoek.

Iduri luke, Maravillas husteko erabakiari eman nahi izan dioten esanahi konkretuaz haratago, agintari klase baten aldetik badela gune autogestionatuak eraisteko jokabide patologiko bat, horrek ekar dezakeen eragin ekonomiko-elektoralaz gain behar bat adierazteko ez dagoela espaziorik euren kontrolari ihes egingo dienik, sistemaren logikatik aldentzen denik.

Euskal Jai-Barcina, Kukutza-Azkuna, Kortxoenea-Goia (oihartzun ozenena izan dutenak aipatzearren), edo Errekaleor-Urtaran, Maravillas-Barkos. Eraisketa dosia: Eraikin ikoniko bat eraikitzea beste desio dute espazio komunitario bat botatzea.

Imajinatzen ditut ispiluari begira “ispilutxo, ispilutxo” galdetuz ea nork egin dituen dorrerik altuenak, zubi eta tunelik luzeenak. Galdetuz nork eraitsi edo hustu dituen gune autogestionatu gehien. Ispiluak erantzungo duenaren zain, “ispilutxo, ispilutxo” nor den munduko alkaterik onena.

Gora Gazte Boterea eta gora Gaztetxeak!

ANBOTOKIDE izatea gure komunitatearen parte izatea da, euskararen erabilera sustatzea eta herrigintzaren aktibazioan pausoak ematea.


EGIN ZAITEZ KIDE!