Umorea berriz jo puntuan

Kataluniako komunikabide publikoak deuseztatuko ditu 155,78 artikuluak, Gobernuaren zerbitzura jarriz. Esku hartze horri bidea zabaltzen ibili dira batzuk: umeentzako kanalak adoktrinatu, irratiek biolentzia bultzatu, albistegiek propaganda independentista egin... Horien artean kokatu dute satira politikoa egiten duen Polonia.

Baten bati ez zitzaion batere gustatu programak 9N-ren ostean eginiko Hondoratzea filmaren parodia, non Hitler agertzen den (kasu honetan Rajoy) territorioaren mapa begien parean zabal-zabal, ministroek gerra galdu dutela esaten dioten bitartean. Oihartzuna izan zuen, halaber, pasa den astean Omnium-ek eginiko Help Catalonia bideoaren parodiak, Europari laguntza eskatzen ari zaion emakumearen lekuan Saenz de Santamaria presidenteordea agertzen da Katalunia ahazteko eskatuz, Estatuaren diskurtsoa erridikulizatuz. Zer esanik ez, U1-eko erreferendumaren osteko sketch-a, Franco bizirik dagoela kantatzen zuena. Poloniak “polako”tik (Madrilen Katalanei deitzeko erabilia) hartzen du izena, iraina eurena eginez.

Azken egunotako zurrunbilotik kanpo ere funtzionatu du Poloniak: 2006tik, astero emititzen dute PrimeTimen. Mundu guztiarekin sartu dira; CiUren korrupzioaren parodietatik CUPen erridikulizazioraino (azken hau sarriagotan). Erakutsi dute nola egin daitekeen umoretik herria, eta Estatu kolpearen jo puntuan egongo dira.

Baten batek esan du EiTBn esku hartuko balute ez ginela enteratu ere egingo. Zer pentsatua ematen du.

ANBOTOKIDE izatea gure komunitatearen parte izatea da, euskararen erabilera sustatzea eta herrigintzaren aktibazioan pausoak ematea.


EGIN ZAITEZ KIDE!