Ez dakit zuei ere antzekorik suertatu zaizuen. Bereziak diren leku eta pertsonengana berez bueltatze hori, nolabait gure bizitzaren parte izan direlako.
Karmele Jaiori entzun nion euskara ez dela daukagun zerbait, garen zerbait baizik, eta Anboto ere Durangaldeko euskaltzaleon izatean dagoela esango nuke. Zutabe honekin ziklo eder bat beteko dut astekariko lauhortzean. Gaurtik aurrera beste bide bat jarraituko dute nire pentsamenduek, barne bulkada batek barikuro orrialde honetara ekarriko nauela badakidan arren. Irribarretxo bat egin eta gustura irakurriko ditut gainerako zutabegileen testuak. Eskerrik asko irakurleoi urteotan letra hauei zentzua ematearren eta ondo bizi. Gora gu eta gutarrak.