Ostatura heltzean, gutako bat wikipedian sartu zen, mesfidati; kubatarren bizimodua hain baita lausoa, ya tu sabes. Eta, hara! Rogelio Marcelo Garcia benetakoa zen, bai, 1992ko olinpiadetan txapeldun izan zen minieuli pisuan. Ez sinestekoa! Baina, ilusio zaputza gurea, argazkia ikusi genuenean. Tabernako lagunak ez zuen egiazko boxeolariaren antzik, ezta hurrik eman ere. A zelako barreak geure artean.
Dena dela, paper hura hainbestetan antzezturik, azkenerako sinistu egin zuela esango nuke. Eta nor gara gu inori nor den esateko?
Gaur Kandelario, laster ditugu inauteriak. Beste norbait izan guran mozorrotuko gara. Nik, akaso, Rogelio Marcelo Garcia naizela esango dut, boxeolari kubatar handia.