Ba, kontua da 90eko hamarkadan La2 katean botatzen zutenean ere ikusten nuela telesail hori, gauetan, amarekin eta amamarekin, eta konturatu naizela nire bizitzan eragina izan duela. Ohartu naiz Cicelyko herritarren antza duen jendea gustatzen zaidala, eta posible dela Stevensek zerikusia izatea kazetaritzarekiko dudan pasioan. Seguruenik Doctor en Alaskaren erruz engantxatu nintzen gero Perdidos (Lost) telesailera. Akaso zuetako norbaitek pentsatuko du harrikada galanta dela hau guztia, baina sinestu gura dut bizitzak baduela zeozer magiatik ere, eta harritzen segitu nahi dut. Ez al duzue horrelakorik sentitu telesail bat ikusi ostean?
Uda honetan Cicelyra edo Perdidoseko irla galdura joan gura nuke oporretan. Leku apartatu, magiko eta ederrak biak; Abascal gobernura heltzen bada arineketan joateko modukoak.