Gaztetan militantzia esparruetan koinziditu genuen berriro, eta hango eztabaidetan ere gerra makala berea. Hala ere, txiste txarren batekin irri bat ateratzen zigun eta giroa lasaitzen zen. Badira urteak instituzioetara pasa zenetik, eta azkenean alkatetza lortu du Abadiñon. Beti bezain langile, beti besteko gogoz, beti lez gauzak lortzea posible dela sinetsita. Ez naiz ni pertsonalista, baina, zer nahi duzue esatea, zapatuan poztu nintzen beragatik. Eta bere ingurukoengatik.
Udal eraketen osteko zutabe hau PPko Carlos Garcíari buruz idaztea pentsatua nuen, Durangoko gobernuaren giltza eman diotelako. Baina, uste dut izango dugula horretarako astia, datozen lau urteetan kaparrada galanta emango digulako. Gaur, benetan merezi duen jendeaz idatzi nahi dut. Urrutia, segi bataila ematen politika eskumarekin egiten duten horiei.