Istorio hori ikusi eta gero, txoritxo batek esandakoaz akordatu nintzen. Dioenez, gauez, lotara sartzean, hanka bat ohetik kanpo ateratzen du berak batzuetan; beldur sentsazioa sortzen dio, ea munstroren batek hanka harrapatuko dion. Segituan manta eta izarapera sartzen du.
Izan ere, esango nuke ohea dela pertsonak orekatzen gaituena, gure disfrazak kenduta, zintzoen eta gardenen agertzen garen leku edo unea. Igande gaua da eta astelehenerako amildegian beldurrak etortzen zaizkizu barnera. Gustatzen zaizun lagunari egia aitortzeko pausoa; bikoteak utziko ote zaituen; zuk utziz gero zer gertatuko den; lana amaituko ote zaizun; ezinbestekoa duzun laguna atzerrira joateko aukera; etxekoen sufrimendua; egutegia aurrera doa...
'Errukia diet beldurgabeei' kantatzen du Izaki Gardenak-ek Aurri gara abestian. Akaso, beldurrak ipintzen digu aurpegiaren aurrean benetan estimatzen eta maitatzen duguna, izarapean izar imaginarioei begira gaudenean. Hori bai, izan bedi egunsentiari adorez eta pozik aurre egiteko.
Oraintxe bizi behar dugu.