Espainiako Vueltan gertatutakoak eztabaida sortu du. Palestinaren aldeko mezu eta ekintzek askotariko erreakzioak eragin dituzte politikari, kirol arduradun, kazetari eta orohar gizarteko hainbat esparrutan. Genozidio bat salatzerako orduan zer den onargarria eta zer ez, hori ari gara epaitzen azken asteetan. Protesta bainarik gabe babestu duen jende asko dago, ni ere hor kokatzen naiz. Ilusioa eta esperantza sortu zizkidan Bilbon gertatutakoak, zerbait lortu daitekeenaren esperantza, eragin daitekeenarena. Beste batzuek protesten egokitasuna zalantzan jarri dute. Pertsonalki nazkatuta nauka egokitasunak. Nazkatuta nago gizarte desberdinkeriak bultzatzen dituen konbibentzia arauez, nazkatuta moralismo merkeez, eta batez ere, genozidio bat streaming bidez zuzenean ikusi arren, bere zilborretik haratago begiratzeko gai ez den jendeaz. Zabaldu ditzagun posible denaren mugak eta eragin dezagun toki guztietatik. Beste mundu bat posible dela uste badugu, ez dezagun onartu zibikotasun nekrosatu hau eta eraiki dezagun Euskal Herritik hasita.