Behetik gorako adibideak

Herritar talde bat, irabazi asmorik gabe, kausa justu baten alde lanean. Lan profesionala, modu demokratikoan, mimoz, enpresa mafiosoak jaun eta jabe diren industria baten. Ez dugu behar beste baloratzen egiten dutena. Zorionak, 40 minutu rock!

Presoen eskubideen alde egiten dutena baino gehiago, egiteko modua goraipatu nahi dut lerro hauetan. Kudeaketa publiko zuzenak berezko dituen mugen ondorioz, oraingoz behintzat, iristea ezinezkoa den toki batzuetara iritsi daiteke antolakuntza komunitarioa. 40 minutu rock musika jaialdia adibide ona da bestelako proiektu batzuetarako. Jaiak eta kultur espazioen kudeaketa datozkit gogora baina, uste dut, beste eremu askotarako ere eredu izan daitekeela. Irabazi asmodun enpresa pribatuen eta administrazio publikotik zuzenean kudeatutakoen tartean ez daude adibide asko. Gorazarre egin nahi diet marjina estu horretan mugitzen diren lagunei. Izan ere, herri bizi bat nahi badugu, ekinbide hauek bultzatzea ezinbestekoa da. Har ditzagun ereduak eta zabaldu ditzagun esparru guztietara.

Hauspotu dezagun egiteko modu hau.

Interes kultural immaterialeko ondare izendatu beharko genituzkeen proiektuak gutxietsita dauden garaian: gora 40, behera Last Tour!

ANBOTOKIDE izatea gure komunitatearen parte izatea da, euskararen erabilera sustatzea eta herrigintzaren aktibazioan pausoak ematea.


EGIN ZAITEZ KIDE!