Hamaika dira udalaren jabetzakoak diren eraikinak, gehienak, zuzenean edo organismo autonomoen bitartez, udalak kudeatzen ditu. Batzuk aipatzearren: Plateruena, Landako Gunea, Elkartegia, Zabalarra eta Landako eskola publikoak, Hizkuntza Eskola, frontoiak, Merkatu Plaza, Musika Eskola, Udal Euskaltegia...
Beharrizanak behin eta berriz mahai gainean jarri dituzten herritar taldeekin biltzea eta egoerak bideratzea udalaren ardura da. Dena ezin da kolpetik egin, baina bide orri bat zehaztu behar da eta prozesuak abiatu behar dira berandu baino lehen. Baliabideak badaude. Egin dezagun bultza denok batera. Ez bihar, ez etzi, ez etzidamu, orain.
Erortzear dauden eraikinak eta bota nahi dituztenak hurrengo artikuluan.