Aro aldaketa batean murgilduta gaude eta erronka handiak ditugu parez parez, bai mundu mailan eta baita Durangon ere. Orain arteko ereduaren agorpena nabaria da eta oraindik ez gara gai izan eredu berri bat eraikitzeko. Honetarako denon ekarpena ezinbestekoa izango da.
Azaroaren 22an Norabide bat Durangori izeneko dokumentua aurkeztuko dugu. Lan honek ez ditu erantzun guztiak baina norabide bat proposatzen du, elkarlanean egin beharreko bide batentzako norabide bat. Durango bizigarria izan dadin, denontzat.
Hauteskundeetako lehiatik kanpo, aurkezpen honen helburua eztabaida publiko zintzo bati hasiera ematea da; beraz, herritar guztiak gaude gonbidatuta. Ez izan zalantzarik eta etorri azaroaren 22an 18:00etan San Agustin Kulturgunean egingo dugun aurkezpenera.
Etorkizun duinik izango bada, denon artean izango delako.