Aurrekontuak eta aurreko kontuak

Durangoko Udalean aurrekontuen inguruko eztabaida eta negoziazio fasea hasi dugu. Datorren urtean, 2024an, Durangoko Udalak zertan zenbat gastatuko duen eta nondik zenbat diru jasoko duen definitu eta aurreikusteko unea da, beraz.

Aurrera begira, asko dira lehentasunez jorratu beharreko eremuak, eta eztabaida publikoa ezinbestekoa izango da, alderdi bakoitzak argi azaldu beharko ditu zeintzuk diren bere asmoak alor bakoitzean eta zein proiektu daukan Durangorentzat. Izan ere, kohesio soziala, trantsizio energetikoa, berdintasuna, parte hartzea, inklusioa... hitzak dira, baina programa, proiektu eta aurrekontu zehatzak behar dituzte hitzetatik ekintzetara pasatzeko.

EH Bildun prest gaude eztabaidari heltzeko, ideiak partekatu eta ahalik eta adostasun zabalenak bilatzeko. Hori bai, datorren urteko aurrekontuen inguruan hitz egiten jarri aurretik, aurreko kontuak argitu beharko dira.

Badira hainbat proiektu aurtengo aurrekontuetan aurreikusita zeudenak, hau da, 2023ko gastu-irabazien kalkuluan bazeudenak. Tartean daude Kapitanena eraikina -San Fausto auzorako bilgune izango den espazio bat eraikitzeko proiektua-, trenbidearen trazatuan bidegorri bat egiteko obrak edo aurrekontu parte hartzaileen bitartez auzoak hobetzera bideratutako diru partidak, besteak beste.

Proiektu hauek geldirik daude eta bertan behera gelditzeko arriskuan.

Hemendik eskaera udal gobernuari, orain arte herritarrekin adostutakoa bideratu eta aurrera begira jar gaitezen.

ANBOTOKIDE izatea gure komunitatearen parte izatea da, euskararen erabilera sustatzea eta herrigintzaren aktibazioan pausoak ematea.


EGIN ZAITEZ KIDE!