Kattalin Miner Durangon

Erabiltzailearen aurpegia Marisa Barrena 2018ko urt. 9a, 10:36
Kattalin Miner idazle hernaniarrarekin, bere NOLA HELDU NAIZ NI HONAINO liburuaren inguruko BERBALDI-BARRIKETALDIA Durangoko Andragunean.

IDAZLEAREKIN-BARRIKETALDIA urtarrilaren 19an, arratsaldeko 6etan izango da Durangoko Andragunean. Saio IREKIA. Durangoko Andraguneko EUSKARAZKO IRAKURLE TALDEko partaideentzat zein interesa duten denentzat

Sipnosia

Nola heldu naiz ni honaino, Kattalin Miner : Enpresan mailaz eta soldataz igotzea, herentzia bat jasotzea, etxe bat erosi ahal izatea, lagun ugari edukitzea… Arrakastaren laukitxo guztiak beteak ditu Jezabelek, argi du zer nahi duen bizitzan eta zirt-zart hartu ohi ditu erabakiak. Halako batean, ordea, txikikeria batekin paralizaturik geratuko da. Emakume gazte baten nora eza darabil Kattalin Minerrek gure gizarteko hainbat gai giltzarri jorratzeko: familia eta bikote ereduak, heteroaraua, harreman batean bilatzen duguna… Nortasunez beteriko lehenengo eleberri bat, irakurlearen gogoa astindu eta zer pentsatua emango diona.

Idazleak berak esana da oso erraz irakurtzen dela aipatzen diotela. Bat nator. Gauza sakonak (familia, sexua, lagunartea…) aise adierazteko ahalmena dauka Kattalinek.

Erduzie. Idazlea ezagutzeko zein liburuari buruzko nondik norakoak jakiteko gune aproposa izango da. Liburua oraindik irakurri ez baduzu berriz, idazlea ezagutu ondoren interesa piztuko zaizulakoan nago.

 

 

ANBOTOKIDE izatea gure komunitatearen parte izatea da, euskararen erabilera sustatzea eta herrigintzaren aktibazioan pausoak ematea.


EGIN ZAITEZ KIDE!