Herrilana

Erabiltzailearen aurpegia Marisa Barrena 2017ko urr. 31a, 09:00

Eskatu saski beltza ala zuria (edo biak) eta eman Nafarroa hegoaldeko euskalgintzari %25a.

Herrilana ekitea da. Egitea. Eraikitzea.

Ez da ahal dugun galdetzea; ahalduntzea da. Ez da lo egitea; amets egitea da. Ez da praktiketan aritzea; ariketa praktikoa da.

Herrilana zubigintza da. Zeharkakotasuna. Aniztasuna. Elkartasuna.

Ez dauka jaberik; burujabe izatea da. Ez dauka hierarkiarik; bihurri izatea da. Ez dauka preziorik; balio handia dauka.

Herrilana herria egitea da. Sarea. Lagunartea. Komunitatea.

Ez da marka bat; marka uzten du. Ez da itxura-aldatze ariketa bat; eraldatu egiten du. Ez da aisialdi-pack bat; bizipoza ematen du.

                         Herrilana auzolana da. Elkarlanean ikastola bat eraikitzea. Haurreskola bat. Euskaltegi bat.

 

Eskabidea klik batean egin dezakezu. Azken eguna azaroaren 14a

 

https://www.errigora.eus/nafar-hegoaldeko-uzta-euskarari-puzka

ANBOTOKIDE izatea gure komunitatearen parte izatea da, euskararen erabilera sustatzea eta herrigintzaren aktibazioan pausoak ematea.


EGIN ZAITEZ KIDE!